Sanferminak
Laugarren entzierroa
D.P. | eitb.eus
Andaluziar ganadutegiaren zezenak dotoreak eta hezibide onekoak dira: ez dira adarkatzen saiatu, ezta errazena korrikalariei min egitea zenean ere!
Bideoak (1)
Informazio gehiago (2)
galeriak (1)
Fuente Ymbro ganadutegiaren zezenak 2013ko sanferminetako pasadizo batekin gogoratzen dituzte Iruñean: dozenaka korrikalari ez aurrera ez atzera geratu ziren plazaren kailejoian, eta, animaliak ere han harrapatuta bazeuden ere, ez ziren inor adarkatzen saiatu. Gaur ere erakutsi dute noblezia handikoak direla: ez dute korrikalarien aurka egin; are gehiago, saihestu egin dituzte, min ez egiteko, errazena adarkada ematea zen kasuetan barne.
Adibide bat: korrikalari bat bat-batean gelditu da Estafetako bihurgunearen erdian, hormaren kontra, eta atzean zetorren zezenak saihestu egin du. Beste batek adarkatu egingo zukeen, baina ez Fuente Ymbro batek.
08:00etan, animaliak pilatuta eta joaldunen atzean abiatu dira Santo Domingoko aldapan barrena. Udaletxeko tartean, hori bai, taldea luzatu egin da eta behin betiko zatituta geratu da. Metro ugari izan dira zezenen artean, eta, ondorioz, korrikalariak adar bila izan dira eta lasterketa ikusgarriak egin dituzte, batik bat Estafetan.
Kale mitiko horretan, tentsio handiko beste une bat jazo da: korrikalari bat erori egin da eta atzean zetorren zezena ere horrekin trabatu eta jausi da. Laster, animalia altxatu egin da, eta lasaitasun osoz jarraitu du bidean aurrera. Fuente Ymbro hezibide onekoa da; Fuente Ymbro batek ez du adarkatzen.
Oro har, lasterketaren erritmoa oso handia izan da. Alabaina, taldea hain zatituta egonik, plazaren barruan zeudela ukuilutara bideratu behar izan dituzte. Horrela, lasterketa 02:24 minutura luzatu da.
Argazkiak: EFE
Omenaldia Daniel Jimenori
Bestalde, gaur sei urte dira entzierroaren azken heriotza jazo zela. Biktima Daniel Jimeno gazte madrildarra izan zen. Horren gurasoek lore-sorta bat utzi dute gaur, lasterketa hasi baino lehen, 2009ko uztailaren 10ean Jandilla batek adarkatu zuen tokian.
_____________________
BESTE KRONIKAK:
- Lehen entzierroa (uztailak 7): "Jandilla, beti beldurgarri". Bizkorra (02:23) eta arriskutsua. Hiru pertsona zauritu ziren adardaz.
- Bigarren entzierroa (uztailak 8): "El Tajo y La Reina, noblezia handiko debuta". Oso bizkorra (02:14) eta garbia. Pertsona bat zauritu zen adarkadaz.
- Hirugarren entzierroa (uztailak 9): "Victorianorekin maiteminduta". Bizkorra (02:27) eta oso garbia. Ez zen inor zauritu adarkadaz.
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
Kirola
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa