cerrar buscador

Receta Express

Ilarrak
  • 11:19 min
imagen player
imagen player
imagen player
Osagaiak
  • IGOR ZALAKAIN: Legatza (4 zati), ilarrak (250 gr), baratxuria, urdaiazpikoa, arrain salda edo ura, patata.
  • PILI MANTEROLA: Ilarrak, tipula, olioa, ura, arrautza.
Prestaketa

Legatza ilarrekin eta ilarra arrautza egosiarekin prestatu dute Igor Zalakainek eta Pili Manterolak gaurko "Sukaldari Dema"n.

Igor Zalakain: legatza ilarrekin

Baratxuria eta urdaiazpikoa txiki-txiki egin eta sartai batean berotu kolore pixkat hartu dezaten, ondoren irin pixkat, ardo txuria, eta arrain salda edo ura gehitu, irakiten hasten denean legatza eta ilarrak gehitu eta 6 minututan egosita egongo da. Ilarren lekak eta patatekin saltsa egin, eta aurreko prestaketara gehitu saltsa gizendu dadin.

Pili Manterola: ilarrak arrautza egosiarekin

Tipula txikitu oliotan, eta aletutako ilarrak gehitu, goxatu denbora gutxian. Lekak uretan egosi, eta salda hori hori tipulari eta ilarrei gehitu.

Uretik pasatako arrautza gehitu (5 minutu), ontzi batean aurkeztu, ilarrekin batera.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali