Itxi

Eusko Label Liga: Ondarroa

Eusko Label Liga: Ondarroa

Eusko Label Liga: Ondarroa

Ondarroako bandera

Ondarroak ezustekoa eman du etxean irabazita eta Urdaibaik lidergoa sendotu du

I. G. | EITB Media

Lehen txandan irten den traineru bizkaitarrak markarik onena lortu du Ondarroako uretan, sailkapenaren buruan zeuden traineruak gaindituta.

0:55
Ondarroako arraunlariak garaipena ospatzen.

Ondarroako arraunlariek ezustekoa eman dute larunbat honetan euren etxean Eusko Label Ligako Ondarroako IV. Bandera irabazita.

Bizkaitarrak lehen txandan atera dira, 19:57.94ko denbora eginez. Denboraleak eta urek euren alde jokatu dute, eta sailkapenaren buruan zeuden lehen txandako traineruak ere ez dira emaitza hobetzeko gai izan.

Nabarmendu den beste traineruetako bat Cabo izan da, hau ere lehen txandakoa, bigarren postuan geratu dena txapeldunarengandik segundo bakarrera.

Urdaibai, sailkapen nagusiko liderra, hirugarren postuan geratu da, baina Hondarribiari eta, batez ere, Donostiarrari eta Oriori ateratako aldeak sailkapeneko lidergoa sendotzeko balio izan dio.

Horrela, Urdaibai da sailkapen nagusiko liderra, eta Hondarribia (bigarren) eta Donostiarra (hirugarren) ditu atzetik. Laugarren Orio da, Getariak bosgarren postua lortu duelarik eta Kaikuk eta Zierbenak seigarrena eta zazpigarrena, hurrenez hurren.

Cabok eta Ondarroak pauso garrantzitsua eman dute jaitsiera postuetatik aldentzeko, zortzigarren eta bederatzigarren postuan kokatuz, hurrenez hurren. Azken postuetan Lekittarra (hamargarrena), Santurtzi (hamaikagarrena) eta Ares (hamabigarrena) daude.

Eusko Label Ligako sailkapena Ondarroako Banderan. Irudia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapena Ondarroako Banderan. Irudia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media

Eusko Label Ligako sailkapen nagusia. Irudia: EITB Media