Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

EUSKO LABEL LIGA

Zierbenak lortu du garaipena, Cabo azken segundoan gaindituta, eta liga pil-pilean jarri du

EITB MEDIA

Galipoek asteburuko bigarren bandera irabazi dute, eta 136 puntu dituzte orain ligan. Hondarribiak 137 dauzka eta Urdaibaik 140.

1:29
Zierbenako arraunlariak

Zierbenak bigarren garaipena jarraian lortu du Concello de Boiro bandera irabazita, Eusko Label Ligako 14. jardunaldian. Estropadaren emaitzak pil-pilean jarri du liga, eta orain lehen hiru traineruak lau punturen baitan daude. Estropadako bigarren denborarik onena Cabo da Cruzek egin du, etxeko traineruak, bigarren txandan estropada bikaina eginda. Azkenean, galiziarrek Zierbenak baino bi segundo gehiago egin dituzte.

Zierbenak, Hondarribiak, Urdaibaik eta Donostiarrak ohorezko txanda zirraragarria jokatu dute. Galipoek egin dituzte denborarik onenak ziaboga guztietan, baina Hondarribia oso gertu izan dute, azken luzera arte. Urdaibai liderra eta Donostiarra, berriz, atzean geratzen joan dira. Bou Bizkaiak ez du bere eguna izan, eta seigarren postuarekin konformatu behar izan du, Zierbenak baino 15 segundo gehiago eginda, eta laugarren izan den Hondarribiaren atzetik.

Tarte handian, banderak etxeko traineruaren kolorea izan du, Cabo da Cruzena. Galiziarrek aise irabazi dute bigarren txanda, eta denbora bikainarekin, gainera: 19:33. Orio bigarren sartu da, 5 segundora; Kaiku hirugarren, 11 segundora, eta Getaria laugarren, 31 segundora.

Estropadako zenbait momentutan, ohorezko txandako lau ontzien denborak aurreko txandako ontzien denboren atzetik joan dira. Haizerik ez da izan eta itsasoa bare egon da, baina ur azpiko korronteek baldintzatu egin dute estropada. Horrela, Zierbena ez da denborarik onena egiten hasi azken luzeko azken metroak heldu arte.

Lehen txandan, Ondarroa izan da azkarrena, eta Santurtzi izan da bigarren, 4 segundora. Itsasoko Amak estropada ona egin du. Lekittarra hirugarren sartu da, eta Samertolameu, laugarren.

Liga, estu-estu

Boiroko uretan gertatutakoak ligako lehenengo ontzien arteko diferentziak estutu ditu. Urdaibaik lider jarraitzen du 140 punturekin, Hondarribia bigarren da, orain 137 punturekin, eta Zierbena hirugarren, 136 punturekin.

Concello de Boiro banderako denborak

Concello de Boiro banderako denborak

Eusko Label Ligako sailkapena

Eusko Label Ligako sailkapena