Mundua -

Epaiketa

Pistorious bikotekidea hilzorian zegoela suspertzen saiatu zen

Bikotekideari lau tiro ematea leporatu diote Oscar Pistorious kirolari paralinpikoari.

Oscar Pistoriusek, ustez, lau tiro eman zizkion bikotekideari. Efe.
Oscar Pistoriusek, ustez, lau tiro eman zizkion bikotekideari. Efe.
Oscar Pistoriusek, ustez, lau tiro eman zizkion bikotekideari. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Oscar Pistorius bikotekidea suspertzen saiatu zen, Hegoafrikako zenbait hedabideren arabera. Pistoriusek, antza, neska laguna bainugelatik egongelara jaitsi zuen besoetan eta han suspertzen saiatu zen.

Oscar Pistoriusek negar egin du, Pretoriako Tribunalean ustez bere neska laguna tiroz hiltzea leporatu diotenean. Gerri Niel fiskalak Pistoriusi leporatutako delitua irakurri duenean hasi da negarrez kirolari olinpikoa.

Pistoriusen aita eta arreba ere epaitegian zeuden, eta negarrez hasi dira. Kirolariaren abokatuak fidantzapeko askatasuna eskatu du Pistoriusentzat, eta erabakia Desmond Nair epaileak hartu beharko du.

Fidantzapeko askatasuna

Fiskaltza, ordea, ez dator bat Pistoriusen abokatuaren eskakizunarekin, eta ez du Oscar Pistoriusi fidantzapeko askatasuna ematerik nahi. Ondorioz, Fiskaltzak epaiketa atzeratzea eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea