Itxi

Alaves

2. jardunaldia

Mallorcarekin galdu eta bigarren porrota jaso du Alavesek (0-1)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Horrenbestez, babazorroek aurtengo LaLiga Santanderren jokatutako bi partidak galdu ditu eta, dagoeneko, 0 punturekin dira sailkapeneko azken postuetan.

0
Alaves vs Mallorca: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Alavesek galdu egin du Mallorcaren aurkako partida (0-1) eta bere bigarren porrota jaso du 2021/22ko LaLiga Santanderreko bigarren jardunaldian. Horrenbestez, babazorroek oraindik ez dute punturik lortu eta sailkapeneko azken postuetan dira, 0 punturekin.

Gasteizko taldeak denboraldiko bigarren kolpe gogorra jaso du Mallorcaren aurkako porrotarekin, eta punturik gabe jarraitzen du lehen jardunaldian jasotako Real Madrilen aurkako porrotarekin batera.

Orokorrean, partida parekatua izan da. Ez dira landutako jokaldirik izan eta talde batek ere ez du izan partidaren kontrola. Izan ere, defentsan egindako presioak galarazi du bi taldeen jokaera garbia. Gainera, posesio luzeri ere ez da izan.

Bestalde, bideoarbitrajeak protagonismoa izan du gaurkoan. Hain zuzen ere, Mallorcaren penalti-arean izandako bi jokaladi berrikusi behar izan ditu VARak. Hala ere, ez da penaltirik adierazi.

Bigarren zatiko 66. minutuan, epaileak Ruben Duarte kaleratu du eta horrek Mallorcaren alde jarri du partida. Azkenik, Fer Niñok 80. minutuan lortutako golak garaipena eman dio Balear Uharteetako taldeari (0-1).

Horrenbestez, Mallorcaren aurkako porrota denboraldiko bigarrena du Alavesek, eta oraindik ez du puntu bat bera ere ez lortu 2021/22ko LaLiga Santanderren.

Fitxa teknikoa

0 - Deportivo Alaves: Pacheco; Ximo, Lejeune, Laguardia, Duarte; Pina (Ivan Martin, 83. min), Pons (Pellistri, 83. min), Manu Garcia (Loum, 75. min); Edgar (Guidetti, 62. min), Rioja eta Joselu (Javi Lopez, 75. min).

1 - Mallorca: Reina; Maffeo, Russo, Valjent, Olivan; Baba (Salva Sevilla, 70. min), De Galarreta (Battaglia, 64. min), Mboula (Ndiaye, 70. min), Dani Rodriguez, Take (Lago Junior, 88. min); eta Abdon (Fer Niño, 65. min).

Golak: 0-1, 80. min: Fer Niño.

Epailea: Alejandro Muñiz Ruiz. Ruben Duarte kaleratu du (67. min), bi txartel hori erakutsiz, eta honako hauei erakutsi die txartel horia etxeko taldean: Lejeune (39. min) eta Duarte (47. min). Kanpoko taldean, aldiz, Maffeo (59. min), Ndiaye (72. min) eta Dani Rodriguez (95. min) jokalariak txartel horia ikusi dute.