Itxi

2021/12/18

16:17

Alaves

18. JARDUNALDIA

Alavesek galdu egin du etxean ezin sendoago dabilen Rayo Vallecanoren aurka (2-0)

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Gasteiztarrek lehen zati kaskarra egin dute, eta Iraolak zuzentzen duen taldeak horixe bera baliatu du neurketako bi golak sartzeko.

0
Rayo Vallecano vs Alaves: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Alavesek ezin izan du ezustean harrapatu Rayo Vallecano, LaLiga Santanderreko etxeko talderik onena (8 garaipen eta berdinketa bat), eta 2-0 galduta itzuliko da Gasteizera. Bisitariek lehen zati kaskarra egin dute, eta orduan jaso ditu madrildarren bi golak Sergi Guardiola aurrelariaren eta Alejandro Catena erdiko atzelariaren eskutik.

Lehen gola 18. minutuan iritsi da. Oscar Trejo argentinarrak erdiko atzelarien bizkarrera bidali du baloia, eta Alvaro Garciak ondo aprobetxatu du ezkerretik hondoko lerrora iritsi eta area txikian zegoen Sergi Guardiolari erdiratzeko.

Zazpi minutu geroago, Trejok korner bat atera du eskuinetik, eta Alejandro Catenak, Alaveseko defendatzaileen gainetik jauzi eginda, golera errematatu du buruz.

Bigarren zatia zertxobait hobea izan da gasteiztarrentzat, baina etxekoek une oro kontrolatu dute egoera, eta ez diete ia aukerarik eman gasteiztarrei partida iraultzeko.

Hartara, neurketa hori galdu ostean, Callejaren taldea jaitsieraren atarian geratu da; Iraolaren mutilak, berriz, sendo jarraitzen dute Europako postuetan.

Fitxa teknikoa:

2 - Rayo Vallecano: Dimitrievski; Balliú, Catena, Saveljich, Fran García; Isi Palazón (Falcao, 86. min), Valentín, Comesaña (Pathé Ciss, 86. min), Álvaro (Bebé, 41. min); Trejo (Unai López, 75. min); eta Sergi Guardiola (Nteka, 75. min).

0 - Alaves: Pacheco; Martín (Tirlea, 76. min), Laguardia, Tachi, Rubén Duarte; Loum; De la Fuente (Sylla, 60. min), Pere Pons (Manu García, 60. min), Toni Moya (Edgar, 54. min), Luis Rioja (Pellistri, 76. min); eta Joselu.

Golak: 1-0: Sergi Guardiola (19. min). 2-0: Catena (25. min).

Epailea: Antonio Mateu Lahoz. Txartel horiak atera dizkie Rayoko Trejori eta Alaveseko Ruben Duarteri.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;