Itxi

Athletic Club

21:00etan

Osasuna-Athletic: Salbazioa eta Europa jokoan gaurko lehian

Erredakzioa

Euren helburuak lortzeko partida garrantzitsua dute bi taldeek gaur. Nafarrek mailari eusteko garaipen bakarra behar dute, eta bizkaitarrek Europarako sailkapena lortzeko hiru puntuak behar dituzte.

BBVA Ligako 34. jardunaldiko azken partida gaur jokatuko da. Osasuna eta Athletic arituko dira nor baino nor Reyno de Navarran 21:00etatik aurrera.

Talde gorritxoak salbazioa ziurtatzeko garaipen bakarra behar du eta hura lehen bailehen lortzea dute helburu gaurko derbian. Jaitsiera-postuekiko duten errenta sei puntuakoa da eta garaipen batek erabakita utziko luke salbazioa.

Jokalariek izan dituzten arazo fisikoek astea baldintzatu dute Taxoaren, eta Camachok arazoak izango ditu hasierako hamaikakoa osatzeko. Monreal, Delporte, Dady eta Nekounam baja izango dira.

Athleticek, bestalde, gaurkoan jokoan du Europa jokatzeko sailkapena. Vila-realek eta Getafek atzo lortutako garaipenek zortzigarren postuan kokatu dute talde zuri-gorria eta Europa League jokatzeko aukera ematen duten postuak hiru puntura daude.

Garaipen batek Caparrosenak Europatik hurbilago jarrito lituzke eta hurrengo jardunaldia, Mallorcaren aurka, erabakigarria izango da.

Caparrosek Gaizka Toquero zelairatuko du hasierako hamaikakoan eta Ustaritzek Iraolaren lekua hartuko du atzealdearen eskuin hegalean.&' || 'nbsp;Pablo&' || 'nbsp;Orbaiz ez da bere talde ohiaren aurka arituko.&' || 'nbsp;

Ustezko hamaikakoa:

Osasuna: Ricardo; Azpilikueta, Sergio, Roversio, Etxaide; Juanfran, Puñal, Ruper, Camuñas; Pandiani eta Aranda.

Athletic: Iraizoz; Ustaritz, San Jose, Amorebieta, Koikili; Susaeta, Gurpegui, Javi Martinez, Gabilondo; Toquero eta Llorente.

Epailea: Teixeira Vitienes (Kantabriakoa).
Futbol-zelaia: Reyno de Navarra.
Ordua: 21.00.