Itxi

Eibar

19:00etan, Ipuruan

Eibarrek putzutik irteteko garaipena behar du Sevillaren kontra

Agentziak | Erredakzioa

Armaginek hiru puntuak lortzera aterako dira berdegunera sailkapeneko goiko partean dagoen talde baten kontra.

  • Eibarrek garaipena behar du

    Eibarrek garaipena behar du

Eibarrek eta Sevillak hitzordua dute gaur Santanderreko LaLigaren seigarren jardunaldiarekin.

Arratsaldeko 19:00etan Ipuruako futbol-zelaira hiru puntuak lortzeko asmoz zelairatuko dira bi taldeak, etxekoak jaisteko postuetatik ihes egiteko eta andaluziarrak ohorezko postuetan jarraitu ahal izateko.

Jose Luis Mendilibarren gizonek bi berdinketa soilik erdietsi dituzte lehenengo bost jardunaldietan; eskura izan zuten garaipena Espanyolen kontrako partidan, baina defentsan egindako bi hutsen erruz katalanek neurketa berdintzea lortu zuten.

Jokalariei dagokionez, Eibarren bi baja besterik ez dituzte, Correa eta Enrich, eta aipagarria da Esteban Burgos aurrenekoz sartu dela deialdian, baina oraindik sasoian ez dagoenez harmailetan gera daiteke, Mendilibarrek 19 jokalari deitu baititu.

Gaurko partidan ez dira aldaketa askorik espero nahiz eta aste honetan hiru partida jokatu. Eibarreko teknikariak aldaketak egotekotan igandeko Celtaren kontrako neurketan izango direla dirudi.

Ustezko hamaikakoak

Eibar: Dmitrovic; Tejero, Arbilla, Oliveira, Cote; De Blasis, Escalante, Expósito, Inui; Charles, Quique Gonzalez.

Sevilla: Vaclík; Jesus Navas, Diego Carlos, Carriço, Reguilón; Jordan, Fernando, Banega edo Oliver Torres; Ocampos, De Jong, Munir.

Epailea: González Fuertes.

Futbol-zelaia: Ipurua.