Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

F multzoa | 3. jardunaldia

Alemania, Munduko Txapelketatik at

Erredakzioa

Alemaniako selekzioak 2-0 galdu du Hego Korearen aurka eta kanporatuta geratu da, F multzuko beste partidan Suediak Mexikori 0-3 irabazi dion arren.

  • Hego Korea-Alemania. Argazkia: EFE

    Hego Koreak Alemania kanporatu du Munduko Txapelketatik. Argazkia: EFE

Alemania 2018ko Errusiako Munduko Txapelketatik at geratu da Hego Korearen aurka 2-0 galdu baitu F multzoko 3. jardunaldiko partida. Mexikok Suediaren aurka 0-3 galdu duen arren, alemaniarrak kanporatuta geratu dira.

Hego Korea oso sendo ibili da defentsako lanean eta Alemaniak baloi jabetza izan duen arren, hegokorearrek abagune dexente izan dituzte kontraerasoan. Neurketako azken txanpan, luzapenean, etorri dira Hego Korearen golak: Kimek 1-0ekoa sartu du, eta Sonek 2-0ekoa egin du, 96. minutuan. Hego Korearen lehen gola VAR teknologiaren laguntzarekin eman dute balekotzat.

1938tik Alemania lehen aldiz geratu da multzoen fasea gainditu gabe Munduko Txapelketa batean.

Fitxa teknikoa:

2 - Hego Korea: Choo Hyun-woo; Lee Yong, Yun Young-sun, Kim Young-gwon, Hong Chul; Jung Woo-young, Jang Hyun-soo, Lee Jae-sung, Moon Seon-min (Ju Se-jong, 69. min); Koo Ja-cheol (Hwang Hee-chan, 56. min; Ko Yo-han, 79. min) eta Son Heung-min.

Hautatzailea: Shin Tae-yong.

0 - Alemania: Neuer; Kimmich, Süle, Hummels, Hector (Brandt, m.79); Khedira (Mario Gomez, 58. min), Kroos, Goretzka (Müller, 63. min); Özil, Reus eta Werner.

Hautatzailea: Joachim Löw.

Golak: 1-0, 92. min: Kim Young-Gwon. 2-0, 96. min: Son Heung-Min.

Epailea: Mark Geiger (AEB). Txartel horiak atera dizkie Jung Woo-young (8. min), Lee Jae-sung (23. min), Moon Seon-min (48. min) eta Son Heung-min (65. min), Hego Koreako jokalariei.