Itxi

Futbola

0-1

Bartzelonak berriz irabazi dio Real Madrili eta gertuago du Ligako titulua

Erredakzioa

Barça 0-1eko emaitzarekin nagusitu da Santiago Bernabeun eta aurrerapausoa eman du Liga irabazteko.

  • Ivan Rakitic. Argazkia: EFE

    Ivan Rakitic, Real Madrilen aurka sartu duen gola ospatzen. Argazkia: EFE

Bartzelonak garaipena lortu du Real Madrilen aurka (0-1) Santiago Bernabeun eta Liga irabazteko aurrerapauso handia eman du. Lau egunen buruan, bigarrenez irabazi du Bartzelonak Bernabeun; asteazkenean 0-3 Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, eta larunbat honetan Ligako norgehiagoka.

Lehen zatia parekatua izan da, baina Bartzelonak izan du baloiaren jabetza. Valverdek zuzentzen duen taldeak eraman du neurketaren kontrola, baina kosta egin zaio abagune argiak sortzea. Hala ere, 26. minutuan, Rakiticek baloia jaso du area barruan, eta 0-1ekoa sartu du Courtois atezaina gaindituta.

Bigarren zatian Real Madrilek izan du baloiaren jabetza. Viniciusek eraman du arrisku handiena Barçaren ate ingurura, baina brasildarra ezin asmatuta dabil ate aurrean, nahiz eta jokaldi bikainak egin.

Barçak izan du aukeraren bat kontraerasoan bigarren gola sartzeko, baina ez da fin ibili erasoan. Gora jo du Real Madrilek azken minutuetan, baina Bartzelona sendo mantendu da defentsako lanean eta partida irabazi du.

Fitxa teknikoa:

0 - Real Madril: Courtois; Carvajal, Varane, Sergio Ramos, Reguilon; Casemiro (Isco, 75. min), Kroos (Valverde, 56. min), Modric; Bale (Marco Asensio, 61. min), Vinicius eta Benzema.

1 - Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Piqué, Lenglet, Jordi Alba; Busquets (Semedo, m.91), Rakitic, Arthur (Vidal, m.71); Messi, Luis Suárez y Dembélé (Coutinho, m.78).

Gola: 0-1, 26. min: Rakitic.

Epailea: Undiano Mallenco. Txartel horiak atera dizkie Real Madrileko Ramos (61), Asensio (82) eta Carvajal (89) jokalariei, baita Busquets (2) eta Lenglet (63) Bartzelonako futbolariei.