Itxi

Futbola

25. jardunaldiko ordutegiak

Alaves – Osasuna derbia otsailaren 27an izango da, larunbatean

A. A | EITB MEDIA

25. jardunaldia Athleticek irekiko du Levanteri bisita eginez ostiralean. Asteleheneko neurketa, berriz, Realari egokitu zaio, kasu honetan Real Madrilen etxean.

  • Borja Sainz eta Antonio Latorre, Alavesen eta Osasunaren arteko joan zen denboraldiko derbian

    Borja Sainz eta Antonio Latorre, Alavesen eta Osasunaren arteko joan zen denboraldiko derbian. EFE

Ligak astelehen honetan jakinarazi ditu zein izango diren 25. jardunaldiko partiden ordutegiak.

Alavesen eta Osasunaren arteko derbia jokatuko da aipatu jardunaldian. Babazorroak Jagoba Arrasateren taldearen aurka arituko dira Mendizorrotzan otsailaren 27an, larunbatean, arratsaldeko 18:30etik aurrera.

Egun berean, baina ordu batzuk lehenago, 14:00etan, Eibarrek jaitsiera postuak saihesteko lehian aurkari zuzena den Huescaren bisita jasoko du Ipuruan.

Jardunaldia ostiralean hasiko da Levante – Athletic partidarekin. Sei egun geroago, aurkari berak izango dira aurrez aurre Ciutat de Valencia zelaian, Errege Kopako finalerdietako itzuliko norgehiagokan.

Azkenik, Realak itxiko du jardunaldia astelehenean, Real Madrilen aurka, Valdebebasen.


Zuri-gorriek zein txuri-urdinek 21:00etan hasiko dituzte euren neurketak.

Santander Liga (25. jardunaldia)

 

Otsailak 26, ostirala

(21:00) Levante – Athletic Club

 

Otsailak 27, larunbata

(14:00) Eibar – Huesca

(16:15) Sevilla – Bartzelona

(18:30) AlavesOsasuna

(21:00) Getafe – Valentzia

 

Otsailak 28, igandea

(14:00) Celta – Valladolid

(16:15) Cadiz – Betis

(18:30) Granada – Elx

(21:00) Vila-real – Atletico Madril

 

Martxoak, 1 astelehena

(21:00) Real Madril – Real Sociedad