Publizitatea
Itxi

2021/06/11

08:46

Futbola

EURO 2020

Partiden laburpenak eta golak, EITBn

A. B. E. | EITB Media

Txapelketa gaur hasiko da, Erromako Olinpikoan, eta finala uztailaren 11n jokatuko da, Wembleyn (Londres).

  • EURO 2020

    Eurocopa. Argazkia: EITB Media

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ostiral honetan, ekainaren 11n, hasiko da Eurokopa. Aurreikusitakoa baino urtebete geroago jokatuko da covid-19 koronabirusaren pandemiaren eraginez. Herrialde ezberdinetan dauden hamaika zelaitan jokatuko da txapelketa, eta finala uztailaren 11n izango da.

EITBn partiden laburpenak eta golak eskainiko dira egunero.

Alemania (Allianz Arena/Munich), Ingalaterra (Wembley/Londres), Italia (Olinpikoa/Erroma), Danimarka (Parken/Kopenhage), Azerbaijan (Olinpikoa/Baku), Herbehereak (Johan Cruyff/Amsterdam), Errumania (Arena National/Bukarest), Hungaria (Puskas Arena/Budapest), Eskozia (Hampden Park/Glasgow), Errusia (San Petersburgo/San Petersburgo) eta Espainia (Cartuja/Sevilla) izango dira txapelketako neurketak hartuko dituzten herrialdeak. 

Bilbo izan zen Eurokopako E multzoko partidak hartu behar zituen hirietako bat, baina Espainiako Federazioak ez zuen bertan jokatzea babestu, eta, osasun kontuak argudiatuta, Sevillako Cartujara aldatu zituzten Bilbon jokatu behar ziren E multzoko hiru partidak eta final-zortzirenetako norgehiagoka bat. UEFAk, Dublinen (Irlanda) jokatzekoak ziren neurketak San Petersburgora aldatzea erabaki zuen.

Final-laurdenak San Petersburgok, Bakuk, Munichek eta Erromak hartuko dituzte. Finalerdiak eta finala, berriz, Londresen jokatuko dira, Wembley estadioan.

Selekzioei dagokienez, Finlandiak eta Ipar Mazedoniak debuta egingo dute Eurokopan, lehenago ez baitute inoiz txapelketa hau jokatu.

Portugal, titulua defendatzera

Egungo txapelduna, Portugal, titulua berriro eskuratzen saiatuko da, baina orain arte Espainiak soilik lortu du Eurokopa birritan jarraian irabaztea; 2008an eta 2012an egin zuen.

Fernando Santosek zuzentzen duen selekzioak jokalari onak ditu, eta txapelketako izar handienetakoa du taldean: Cristiano Ronaldo. Hala ere, multzo zaila egokitu zaio, Alemania, Frantzia eta Hungaria izango baititu aurkari.

Frantzia, faborito nagusia

Frantziako selekzioa da Eurokopa hau irabazteko faborito nagusia. Didier Deschamps hautatzaile duen selekzioak jokalari bikainak ditu postu guztietan, eta futbolari gazteak eta beteranoak nahasten dituen taldea osatu du.

Bestalde, Alemania eta Portugal ere ageri dira faboritoen artean. Horiez gain, baina, ez da ahaztu behar azken urteetan Eurokopa eta Munduko Txapelketa oso onak egin dituen Belgikako selekzioa.

2020ko Eurokopako multzoak

Eurokopako partida guztien egutegia

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;