Itxi

Futbola

Santander Liga

Mallorca - Alaves neurketak futboleko hurrengo jardunaldiari emango dio hasiera gaur

EITB Media

Gasteiztarrentzat berebiziko garrantzia duen lehia da, Lehen Mailari eusteko helburua erdiesterko bidean.

  • Alavesek Mallorcan du hitzordua. Argazkia: EFE

    Alavesek Mallorcan du hitzordua. Argazkia: EFE

Asteburu honetan ez da Santander Ligako jardunaldirik egongo, Errege Kopako finala jokatuko baita Betisen eta Valentziaren artean, Sevillan.

Beraz, gaur, 33. jardunaldiko partidak jokatzeari ekingo diote, eta tartean izango da Mallorca - Alaves (19:00) lehia. Gasteiztarrek puntuak behar dituzte zulotik atera ahal izateko.

Asteazkenean, Osasunak Real Madril liderra hartuko du Sadarreko futbol-zelaian gaueko 21:30ean eta ostegunean beste bi euskal ordezkarien txanda izango da.

Athleticek iluntzeko 20:00etan Cadizen du hitzordua eta Realak dagoeneko Liga Europatik at dagoen Bartzelona izango du aurrean Reale Arenan (21:30).

33. JARDUNALDIA

Asteartea 19

(19:00) Mallorca - Alaves

(21:00) Betis - Elx

(21:30) Vila-real - Valentzia

Asteazkena 20

(19:00) At. Madril - Granada

(20:00) Celta - Getafe

(21:30) Osasuna -  R. Madril

Osteguna 20

(19:00) Espanyol - Rayo Vallecano

(19:00) Levante - Sevilla

(20:00) Cadiz - Athletic

(21:30) Real Sociedad - Bartzelona