Itxi

Reala

19:30ean, Alacanten

Realak bigarren garaipena jarraian eskuratu nahi du gaur

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Levante izango du aurkari astelehen honetan, La Nucian. Garaipena behar dute Europarako lehian aurrerapausoa emateko.

  • Willian Jose eta Miramon

    Willian Jose eta Miramon, lehen itzuliko Levante - Reala partidan. Argazkia: EFE

Realak Levante izango du aurkari gaur arratsaldean La Nuciako (Alacant) Camilo Cano Estadio Olinpikoan, Santander Ligako 34. jardunaldiko partidan. Neurketa, 19:30ean hasiko da.

Espanyolen aurka garaipena lortu ostean, Realak zama handia kendu du gainetik, eta 50 puntu ditu. Helburua, garaipena lortzea eta Athleticekiko (48 puntu), Valentziarekiko (47 puntu) eta Granadarekiko (47 puntu) aldeak handitzea. Zalduak, Illarramendik, Januzajek, Guevarak eta Sangallik ezingo dute jokatu, baina bai Martin Odegaardek, belauneko tendinitis errotulianoa gainditu ostean.

Bestalde, Levantek mailari eustea ziurtatuta du 42 punturekin, nahiz eta salbazioa ez duen matematikoki lortuta. Enis Bardhi baja da partida bateko zigorra bete behar duelako, eta Ivan Lopez ere min hartuta dagoelako. Gonzalo Melero zalantza da arazo fisiko batzuen ondorioz, baina jokatzeko prest egon daiteke.

Ustezko hamaikakoak:

Levante: Aitor, Miramon, Vezo, Postigo, Clerc, Campaña edo Vukcevic, Radoja, Rochina edo Hernani, Melero, Mayoral eta Morales.

Reala: Moya; Aritz, Llorente, Le Normand, Monreal, Zubimendi, Merino, Portu, Oyarzabal, Willian Jose eta Isak.

Epailea: Pizarro Gomez.

Zelaia: Olimpic Camilo Cano.

Ordua: 19:30ean.