Itxi

Reala

Prentsaurrekoa

David Silva: 'Tituluak irabaztera etorri naiz'

Agentziak / Erredakzioa

Realeko jokalari berriak bere ibilbide osoa maila altuenean eman duela eta Donostian ere maila berean jarraitu nahi duela adierazi du.

  • David Silva, Reale Arenan. Argazkia: EFE

    David Silva, Reale Arenan. Argazkia: EFE

Realak David Silva jokalaria aurkeztu du gaur, abuztuak 31. Prentsaurrekoan, David Silvak anbizio handiko jokalaria dela erakutsi du, 'tituluak irabaztera' etorri dela esan baitu. Horrekin batera, bere ibilbide osoan 'maila altuenenean' jokatu duela eta Donostian ere maila berean jokatzen jarraitu nahi duela gaineratu du.

"Aurten aukera ona dugu, besteak beste, Errege Kopa irabazteko, eta Europa Ligan, adibidez, bizirik jarraitzeko. Hori aurrerapauso garrantzitsua izango litzateke klubarentzat", adierazi du jokalari kanariarrak prentsaurrekoan.

LaLigan eta Realean jokatzea bere jokorako onuragarria izan daitekeela esan du Silvak, eta, gainera, Gipuzkoan bizi izan zela gogoratu du. Izan ere, Eibarren jokatu zuen, 2004/05 denboraldian zehar.

Hainbat talderen eskaintzak zituela baina ez duela Donostiako taldearena aukeratzeko zalantzarik izan gaineratu du Silvak.