Itxi

Reala

Bi partidakoa izan liteke

Realak alegazioak aurkeztu ditu Valentziaren aurkako partidako aktaren kontra, Elustondoren zigorra murrizteko

EITB Media

Aritz Elustondok txartel gorria ikusi zuen talde txuri-urdinak Valentziaren aurka jokatu zuen Santander Ligako partidan. Melero Lopez epaileak aktan jaso zuenez, Realeko jokalariak baloia jaurti zuen harmailetara egotzia izan ostean. Bi partidako zigorra jaso lezake Elustondok.

  • Aritz Elustondo

    Aritz Elustondo epaileari protestaka Valentiaren aurka txartel gorria ikusi ostean. Argazkia: EFE

Realak alegazioak aurkeztu ditu Santander Ligan Valentziaren aurka jokatutako partidan Melero Lopez epaileak aktan jasotakoaren kontra. Neurketa horretan, epaileak txartel gorria atera zion Aritz Elustondori.

Lurretik Daniel Wassi ostiko bat eman nahi izan ziolako egotzi zuen epaileak Elustondo, Valentziako jokalariak Realekoari bultz egin ostean. Txartel gorria ikusita, Aritz Elustondo haserre joan zen Reale Arenako aldageletarantz, eta baloia jaurti zuen harmailetara. Elustondok harmailetara bidalitako baloikada aktan jaso zuen Melero Lopezek.

Klubak Valentziaren aurkako norgehiagokako aktan jasotakoaren kontrako alegazioak aurkeztu ditu Elustondok jaso lezakeen bi norgehiagokako zigorra murrizteko. Espanyol eta Real Madril izango dira Realaren hurrengo aurkariak Ligan.