Itxi

Reala

Ez du Alavesen aurka jokatuko

Oyarzabalek partida bateko zigorra bete beharko du Vila-realen aurka ikusi zuen txartel gorriarengatik

EITB Media

Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak neurketa bateko zigorra ezarri dio Mikel Oyarzabali, epaileak egotzi egin baitzuen Santander Ligako 18. jardunaldiko norgehiagokan.

  • Mikel Oyarzabal

    Mikel Oyarzabalek (Reala) txartel gorria ikusten duen momentua Vila-realen aurka. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak partida bateko zigorra ezarri dio Mikel Oyarzabal Realeko jokalariari, Vila-realen aurkako Santander Ligako 18. jardunaldiko partidan ikusi zuen txartel gorriarengatik.

Oyarzabalek sarrera gogorra egin zion atzetik Yeremi Pino Vila-realeko jokalariari, eta epaileak txartel gorria atera zion. Lehiaketa Batzordeak onartu egin zituen Realak aurkeztutako alegazioak, eta neurketa bateko zigorra beteko du talde txuri-urdineko kapitainak. Mikel Oyarzabalek ezingo du jokatu Alavesen aurkako euskal derbia, urtarrilaren 2an.

Bestalde, SmartBank Ligan, Patxi Ferrerira Eibar taldeko bigarren entrenatzaileak bi partidako zigorra bete beharko du Las Palmasen aurkako neurketan epaileari protesta egin eta txartel gorria ikusi zuelako.