Itxi

Reala

Santander Liga

Agur bolada txarrari Mikel Oyarzabalen golari esker (1-0)

EITB Media

Zazpi jardunaldi eta gero berriro lortu du garaipena talde txuri-urdinak Santander Ligan. Rafinhak oso debut ona izan du Reale Arenan.

0
Real Sociedad vs Celta: Santander Ligako laburpena, golak eta jokaldirik onenak

Realak eta Celtak Santander Ligako 20. jardunaldiko partida jokatuko dute Reala Arenan. Urteko lehenengo neurketan bolada txarrari agur esan dio talde txuri-urdinak Mikel Oyarzabalek egindako golari esker (1-0).

Neurketa ezin hobeto hasi da talde txuri-urdinarentzat. Oyarzabal kapitainak taldera bueltatu eta 12. minutuan gola egin du (1-0) Mikel Merinok egindako pase bikain baten ondorioz.

Bigarren abagunea 25. minutuan izan da, Rafinhak erdiraketa egin eta Elustondoren burukada Diturok gelditu egin du.

Imanol Alguacilen taldeak kontrolpean izan du neurketa lehen zatian eta atsedenaldira etxekoen garaipenarekin amaitu da. Albiste txarra Isak aurrelariaren lesioa izan da, kolpea jaso du orkatilean eta ezin ian du lehean zatia amaitu; Portuk ordezkatu du 39. minutuan.

Bigarren zatiko lehen aukerak Realak ere izan du, Merinoren burukadak langan jo du 54. minutuan eta 60.ean Le Normandek buruz gola egin du, baina bertan behera utzi du epaileak VAR-en aginduz eta 63.ean Rafinha debutariaren burukada gutxigatik kanpora joan da.

Minutuak aurrera joan ahala Celtak aurrera pausoa eman du berdinketaren bila, baina txuri-urdinek neurketa menpean izan dute. Halere, Iago Aspasek 85. minutuan bere aukera izan du berdinketa egiteko, baina ez da fin ibili galiziarra.

Realak zazpi jardunaldi eta gero garaipena berriro lortu du garaipena Santander Ligan.

Hamaikakoak

1 - Real Sociedad: Remiro; Gorosabel (Zaldua, 77'), Elustondo, Le Normand, Muñoz; Rafinha (Guevara, 77'), Guevara (Zubimendi, 87'), Merino; Oyarzabal, Januzaj (Lobete 77') eta Isak (Portu, 38').

0 - Celta: Dituro; Hugo Mallo, Araujo, Aidoo, Javi Galan; Fran Beltrán, Brais Méndez, Denis Suárez (Galhardo, 79'), Cervi (Nolito,  57'); Aspas eta Santi Mina.

27.938 ikusle Reale Arena futbol-zelaian.

Gola

1-0, Mikel Oyarzabalek 12. minutuan.

Mikel Oyarzabal

Mikel Oyarzabal