Itxi

Txirrindularitza

Zigortzen badute

Contadorrek txirrindularitza utz dezakeela iradoki du

Erredakzioa

Bakarrik "aldeko ebazpena" onartuko lukeela azpimarratu du. "Errugabe zarenean ezin da beste gauza pentsatu".

Alberto Contadorrek txirrindularitza utz dezake Clembuterolekin emandako ustezko dopinagatik zigorra jasozen badu. Hori iradoki zuen Pintokoak TVEri eskainitako adierazpenetan. "Oraindik goizegi da ezer esateko baina...ezin dut ziurtatu", esan zuen.

Bakarrik "aldeko ebazpena" onartuko lukeela azpimarratu zuen. "Ezin da beste gauza pentsatu errugabe zarenean". "Haragia izan zen, Espainiako denda batean erosi nuen haragia, baina nik ez dut horren inguruan gehiago esan...hori hedabideek egin dute".