Frantziako Tourra
UCIren erantzunaren zain
Contador ez da 2011ko Tourraren aurkezpenean izango
Erredakzioa
Tourraren aurkezpena "lehentasuna" ez dela iritzi dio Jacinto Vidarte txirrindulariaren prentsa arduradunak, "hedabideen jazarpena" jasan beharko lukeelako.
Alberto Contador txirrindulari espainiarra ez da 2011ko Tourraren aurkezpenera joango, UCIk hartu beharreko erabakiaren zain baita. Aurtengo Tourrean positibo eman zuen Clembuterolekin eta behin-behineko zigorra jaso du.
"UCIren erabakiaren zain gaude. Aurkezpena egin baino lehen jasotzea espero dugu. Haren errugabetasuna frogatzea eta UCIk publikoki jakinaraztea nahi du Contadorrek", dio gaur Jacinto Vidarte txirrindulariaren prentsa arduradunak L''Equipe-n.
Tourraren aurkezpena "lehentasuna" ez dela iritzi dio Vidartek "hedabideen jazarpena" jasan beharko lukeelako. Bestalde, Contadorren kasua argitzeko asmoz UCIk ahal izan dituen baliabide guztiak martxan jarri dituela azpimarratu du.