Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/01/15

19:10

Donostia 2016

Musika klasikoaren sariak

Musika klasikoaren sari nagusiak Donostian banatuko dira, apirilean

Agentziak | Erredakzioa

International Classical Music Awards (ICMA) sarien epaimahaia 13 herrialde ezberdinetako musika kritikok osatzen dute. Ekitaldia hilaren 1ean izango da, Donostiako Kursaalean.  

  • Artxiboko irudia: Euskadiko Orkestra Sinfonikoa

    Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Europako musika klasikoaren alorrean erreferentziazkoak diren sariak Donostiako Kursaalean banatuko dituzte, apirilaren 1ean. Honakoa Donostia 2016ko ekitaldirik nabarmenetako bat izango da.

ICMA Awards sariak urte osoan zehar argitaratutako musika ekoizpen onenen artean banatzen dira. Halaber, epaimahaia 13 herrialde ezberdinetako musika kritikok osatzen dute. Euskadiko Orkestra Sinfonikoa (EOS) anfitrioia izango da, eta sariak banatzeko ekitaldiaren ostean kontzertu bat eskainiko dute.

Bestalde, Sleaford Mods talde ingelesa eta Las Marines disko jartzaileak Albaola Itsas Kultur Faktorian arituko dira, apirilaren 10ean. Gainera, Tinderstincks talde britainiarrak, eta Frank talde donostiarrak, Miramongo anfiteatroan abestuko dute hilaren 16an.

Kontzertu horiek “Music Box” jaialdiaren parte dira, eta urte osoan zehar hamabi kontzertu eskainiko dira, normalean kontzertuak ekintzarik hartzen ez duten hiriko zenbait tokitan.

Hidrologikak” egitasmoak Urumea ibaiarekiko harremana estutzeko asmoa dauka.  Horregatik, apirilean abiatu eta urria amaiera bitarte jarduera ugari prestatu dituzte, hala nola irteera gidatuak, bioingeniaritza tailerrak, hitzaldiak edota artisten instalazioak ibaiaren bazterretan.

Kultura gastronomikoa

Sukaldaritzak ere bere tartea izango du apirileko egitarauan, “On Appettit” ekimen gastronomikoari esker. Euskal Herriko zenbait sukaldarik Europatik etorritako beste hamar sukaldari jasoko dituzte, eta jendaurreko sukaldaritza saioetan, bi lurraldeetako errezeten nahasketatik ateratako platerak dastatzeko aukera emango zaie herritarrei.

Artxibo digitala

Ondarebideak” izenburupean, artxibo digitala kontsultatzeko aukera emango zaie Interneteko erabiltzaileei. Modu berean, eskualdeko ondare digitala erabili eta interpretatu ahal izango dute bisitariek.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;