Publizitatea
Itxi

Donostia 2016

Donostia 2016

2016/05/05

16:19

Donostia 2016

Gertutik

Musika ikasleen inbasioa

Xabier Larrazabal | EITB

Europa osoko 8500 musika ikasle Euskal Herrian daude egunotan euren musika tresnak hartuta Emusik jaialdian parte hartzeko

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Felipe Retamalek ez dauka bere sofan inongo musika ikaslerik lotan. Bera da EMUSIKen koordinatzaileetako bat Donostia 2016n, eta Europa osoko hainbeste ikasle etorri direnez Emusik-en parte hartzera, pentsatu zitekeen akaso, tokatuko zitzaiola. Baina ez. Suedia, Suitza, Danimarka, Bulgaria, Estonia, Hungaria, Italia, Polonia, Eslovakia zein Herbeheretako musika ikasleei teilatupea Euskal Herriko makina bat ostatuk, polikiroldegik eta musika eskolak eman diote. Eurei eta euren musika tresnei.

Emusik musika eskolen Europako jaialdia da eta zapatua arte ari da egiten Donostian eta Euskal Herriko beste zenbait herritan. Guztira 8.500 musika ikasle ari dira parte hartzen, erdiak kanpokoak, eta beste erdiak Euskal Herrikoak. “Herrialde ezberdinetako musika ikasleak hurbiltzeko egiten dugun ospakizunaz gain  herri bakoitzak duen aberastasuna eta aniztasuna nabarmentzeko aukera ere bada”, dio Retamalek. Ander Solabarrieta Egiako (Donostia) Musika Eskolako ikaslea da, fagota eta gitarra elektrikoa jotzen ditu eta egunotan hiruzpalau kontzertutan jotzea egokitu zaio. Gogotsu dago. Normala, kontutan hartuta 3 urte daramatzatela Emusikerako entseguekin: “Oso esperientzia ona izan daiteke beste musikari asko ezagutzeko, talde berriak sortu daitezke, eta jotzeko leku berriak ere ezagutu ditzakegu”, dio.

Jaialdia berez ostiralean hasten da  Ilunben egin behar den irekiera ekitaldiarekin, baina asteazken eta ostegunean “aurrejaialdia” deitu diotenaren barruan  Euskal Herriko 20 herritako musika eskoletan kontzertuak ari dira eskaintzen lekuan lekuko ikasleak. Ostiralekoari dagokionean, goizeko 11etan da zita Ilunben: 8500 ikasleek elkarrekin joko dute ordu bete inguruko kontzertua, eta 250 dantza ikasle ere lagun izango dituzte. Horren ondoren, datozen bi egunetan 120 doako kontzertu eskeiniko dituzte Donostian, Arrasaten, Tolosan, Bilbon,  Bermeon, Iruñan, Beran, Gasteizen edota Aramaion. Izan ere, Emusik 59 herritan gertatuko da aldi berean.

Jaialdia larunbat iluntzean Saguesen (Donostia) eskeiniko duten kontzertuarekin bukatuko da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena