Itxi

Musika

Iragarpena

Juanjo Menak alzheimerra duela iragarri du

EITB Media

Gasteiztar orkestra zuzendaria diagnostikoa bere egiteko prozesuan dago, eta gaixotasuna "hastapen fasean" dagoela zehaztu du.

2:12
Juanjo Mena

Juanjo Mena gasteiztar orkestra zuzendariak Alzheimerren gaitza diagnostikatu diotela iragarri du, EITBra helarazitako bideo batean, eta "gaixotasunaren hastapen faseari" dagozkion sintomak dituela zehaztu du.

59 urte ditu Menak, eta "onartzeko zaila" den albistea bere egiteko prozesu betean dago. Lanean jarraitu du, nolanahi den, eta Berlingo Filarmonikoarekin, Dallasko Sinfonikoarekin eta Madrilgo Errege Antzokiaren Orkestrarekin aritu da irailetik.

Musikariak lanean jarraitu nahi du, "atseden gehiago hartuta", eta familia eta musika bera izango ditu "terapiarik onenak" etorkizunari aurre egiteko.