Gizartea -

Lanak A-15ean

A-15a itxita Berastegi eta Sorabilla artean, Gorosmendiko eta Oindolarreko tuneletako lanak direla eta

Ostiral gaueko 22:00etan itxi zuten errepidea eta hala egongo da otsailaren 5eko 22:00ak arte. Bi tunel horietan estaldura sendotu eta instalazioak egokituko dira datozen hilabeetan, eta behin-behineko desbideratzea instalatzeko eten behar izan da errepidea.

Gorosmediko tunelaren sarrera. Google Maps.
Gorosmediko tunelaren sarrera. Google Maps.
Gorosmediko tunelaren sarrera. Google Maps.

Olatz Prat | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak berri eman duenez, A-15 autobia itxita egongo da 48 orduz Gorosmendiko (Iruñerako noranzkoan) eta Oindolarreko (Donostiako noranzkoan) tuneletan egin beharreko obrak direla eta. Bi tunel horietan estaldura sendotu eta instalazioak egokituko dira datozen hilabeetan.   

Lan horiek era seguruan egin eta autobia segurtasun neurri egokiekin irekita mantendu ahal izateko, baypass bat jarri beharra dute eta hain zuzen ere, hori jartzeko itxi behar izan da errepidea.

Andoaingo noranzkoan Berastegiko lotunetik aurrera moztu da, eta Iruñerako noranzkoan, berriz, Sorabillako (Andoain) lotunetik aurrera.

Ostiral gaueko 22:00etan itxi zuten errepidea eta hala egongo da otsailaren 5eko 22:00ak arte.

Mozketa horren ondorioz, honakoak dira Gipuzkoako Foru Aldundiak proposatutako ordezko ibilbideak:

Berastegi, Elduain edo Berrobi bezalako tokiko helmugak dituzten A-15 autobiako erabiltzaileek soilik egin ahal izango dute bira Berastegiko lotunean, eta ondoren GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza errepidea)  euren helmugaraino.

Nafarroatik Gipuzkoarako ibilbide luzeetarako, N-1 Errepidea gomendatu du Altsasuraino, Irurtzunen A-10 autobidea (Sakanako autobia) hartzeko gero.

Gipuzkoatik Nafarroarako ibilbide luzeetarako, A-15 autibiako erabiltzaileek N-1 errepidetik jarraitu beharko dute, Gasteizerantz, Altsasusaion, eta A-10 errepidetik jarraitu (sakanako autobia) Irurtzuneraino. 

Lekunberrira edo Leitzara doazenek GI-2135 errepidea (Tolosa-Lekunberri), Tolosan barrena erabili ahalko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Nafarroa Tolosa Gizartea Eguneko albisteak Andoain Albisteak A-15 autobia Gipuzkoako Foru Aldundia