Publizitatea
Itxi

2021/02/25

11:39

Politika

KARGU-HARTZEA

Lezertuak ararteko karguaren zina egin du, babes zabalarekin

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Gaur goizean hartu du kargua, eta ohore handiz hartu du gainera, "babes zabala" lortu baitu.

0:27
Manu Lezertuak kargua hartu du
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Manuel Lezertua legelariak bere agintaldia berritu du ostegun honetan Arartekoaren Bulegoan. Poztasunez hartu du, gainera, kargua; izan ere, "babes zabala" lortu du Legebiltzarrean, eta horrek erakundea "indartzen" eta "independentziaz" jarduten jarraitzen laguntzen du, alderdi politikoei lotuta egon gabe.

Arartekoaren bigarren agintaldiari aurre egiteko Lezertuaren hautagaitzak Legebiltzarreko osoko bilkuraren babesa jaso zuen joan den astean, Elkarrekin Podemos-IU eta Vox-ena izan ezik, abstenitu egin baitziren.

Ostegun honetan hartu du kargua, eta, horren ostean, ohore handiz hartu duela kargua aitortu du, "babes zabala" lortu duelako.

"Arartekoak edozein talde politikotatik independentziaz jarduteko aukera izan behar du, eta babes zabal horrek herritarren eskubideen aldeko ekintza independentearekin dugun konpromisoa indartzen du", azpimarratu du. Babes horren atzean, erakundearen lan egiteko moduari "babesa" ezkutatzen dela uste du Lezertuak. 

Halaber, Julia Hernandez Arartekoaren ondokoak ardura utziko duela iragarri du, eta, hortaz, datorren astetik aurrera ondokoa aukeratzeko elkarrizketak hasiko dituela azaldu du.

2015eko maiatzaren 28an hartu zuen Manuel Lezertuak Iñigo Lamarcaren lekua, EAJren, PSE-EEren eta PPren botoekin. Zuzenbidean doktorea da, eta 1983tik 1985era Eusko Jaurlaritzan legelari izan ondoren, Europako Kontseiluko letradua izan zen.

Ministroen Batzordeko Giza Eskubideen Unitateko eta Kriminalitate Ekonomiko eta Antolatuaren Unitateko burua ere izan zen. Gainera, 2004tik 2007ra Giza Eskubideen Europako komisariako zuzendari gisa aritu zen, eta urte horretatik 2013ra Europako Kontseiluko Aholkularitza Juridikoko eta Nazioarteko Zuzenbideko zuzendari gisa.

1992 eta 1994 artean Konstituzio Auzitegiko letradua izan zen, eta, besteak beste, Europako jurisprudentzian letraduen eta magistratuen aholkulari gisa lan egin zuen Giza Eskubideen arloan.

Euskal Herriaren bigarren Arartekoa da, Lamarcaren atzetik.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena