Politika -
EHU
Arantxa Tapia eta Gotzone Sagardui sailburu ohiak Euskal Herriko Unibertsitatera itzuliko dira
Sagardui Bizkaiko campuseko gerenteordea izango da, eta Tapia, printzipioz, irakaskuntzara itzuliko da.
EITB Media
Arantxa Tapia, Iñigo Urkulluren hiru gobernuetan Garapen Ekonomikorako sailburua izandakoa, eta Gotzone Sagardui, aurreko Osasun sailburua, Euskal Herriko Unibertsitatera (EHU) itzuliko dira.
Sagardui bertako funtzionarioa da eta Bizkaiko campuseko gerenteordea izango da. Sailburu ohia Medikuntzan lizentziaduna da EHUn, eta unibertsitate-kudeaketa eta Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikari masterrak ditu.
Tapia, printzipioz, irakaskuntzara itzuliko da. Sistemen Ingeniaritza Alorreko katedraduna da, eta Donostiako unibertsitate eskola politeknikoko zuzendaria ere izan zen, 2005ean politikagintzan hasi arte.