Publizitatea
Itxi

2021/03/19

09:44

Gizartea

TRAFIKO ISTRIPUA

37 urteko emakume iruindar bat hil da Carcarren, bi autok aurrez aurre jota

EITB MEDIA

Atzo iluntzean izan zen ezbeharra, 21:30 inguruan, NA-122 errepideko 32. kilometroan. Kolpearen ondorioz, tokian bertan hil zen. Beste pertsona bat arin zauritu zen.

0:47
Istripua izan zen lekua, gaur goizean.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Iruñeko 37 urteko emakume bat hil zen atzo iluntzean, Carcarren (Nafarroa) izandako trafiko istripuan. Foru Poliziak zabaldutako informazioaren arabera,  bi autok aurrez aurre jo zuten, eta kolpearen ondorioz, tokian bertan zendu zen.

21:30 inguruan gertatu zen ezbeharra, NA-122 errepideko 32. kilometroan, Carcar eta Lerin lotzen dituen bidean. Hildakoa autoetako baten gidaria zen, eta barruan harrapatuta geratu zen. Bertaratu ziren suhiltzaileek atera zuten gorpua ibilgailuaren barrutik. Beste autoko gidaria, berriz, Andosillako 33 urteko gizonezko bat, arin zauritu zen eta Nafarroako Ospitalera eraman zuten.

Foruzaingoak ikerketa zabaldu du, gertatukoa argitzeko.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;