Euskal selekzioa: Albisteak, bideoak eta argazkiak euskal selekzioa gaiari buruz | EITB gai interesgarriak

NAZIOEN LIGA
EUSKAL SELEKZIOA - PALESTINA
Frantziaren aurkako finalaren lehen jokoan palista bilbotarrak orpazurdan min hartu zuen, eta anbulantzian eraman behar izan zuten Bizkaia pilotalekutik. Denbora beharko du sendatzeko.
Bi txapela irabazi ditu Enara Gamindek Nazioen Ligan. Buruz buru nagusitu eta hamar minutura berriro kantxaratu zen Olatz Arrizabalagarekin batera, binakako txapela eskuratuz. Tamalez, eskuzko emakumezkoen finalak ez ziren ofizialak izan.
Euskal Selekzioak zortzi final jokatu ahal izan ditu zazpi egunez frontoiak bete dituen Nazioen Ligan. Hala ere, erdietan bakarrik atera ahal izan da garaile.
Euskal Selekzioak bi setetan (10-8 eta 10-2) galdu du Espainiaren aurka jokatu duen Nazioen Ligako eskuz binakako finala, Bizkaian Frontoian. Larruzko paletako finalean ere Espainia nagusitu da, Frantziari hiru setetan irabazita (15-6, 11-15 eta 9-10).
Zesta puntan, gizonezkoen finalean, Euskadik 2-0 menderatu du Frantzia; emakumezkoetan, ordea, Espainia gailendu da, Euskadiren aurka, 2-0. Pala motzean, Frantziak lortu du garaipena finalean, hiru jokotan, Euskadiren kontra.
Emakumezkoen zesta-puntan Elaia Gojenolak bi jokotan hartu du mendean Tania Mayorga mexikarra. Pilotan, eskuz banaka emakumezkoetan Euskadik 2-0 hartu du mendean, kasu honetan ere Mexiko. Gizonezkoetan banaka zein binaka Euskadi garaile izan da.
Pilotako Nazioen Ligaren 3. jardunaldiak Frantziaren garaipena utzi du, Euskal Selekzioaren aurrean. 2 eta 0 izan da nagusi.
Pala motzean, Euskadik 2 eta 1 irabazi dio Espainiari. Esteban Gaubeka eta Imanol Ibañez finalerdietan daude. Emakumezkoen buruz buruko zesta-punta partidan, berriz, Espainia nagusitu da 2 eta 0. Erika Mugartegik Ihart Arakistain gainditu du 15-10 eta 15-12.
Esku-pilotan, Arrizabalagak eta Gamindek Zabaleta eta Capellan (Espainiako selekzioa) menderatu dituzte emakumezkoen eskuz binakako estreinako partidan (4-10 eta 6-10). Pala motzean, aldiz, Gaubekak eta Imanolek hiru setetan garaitu dute Frantzia (14-15, 15-12 eta 3-10).
Igandean hasi eta hilaren 29ra arte jokatuko da Nazioen Liga. 10 herrialde egongo dira lehian 6 jokamoldetan eta Bizkaia, Esperantza eta Barakaldes pilotalekuek hartuko dituzte txapelketako 107 partiduak.
Palestinako jokalarientzat oso berezia izan da bart Euskal Selekzioarekin bakearen alde eta genozidioaren kontra jokatu duten lagunarteko partida. San Mameserako iritsiera, aldagelako uneak edota estadioan bildutako 51.000 lagunen babesa nola bizi izan zuten erakusten dute irudi hauek.
Euskal Selekzioak 3-0 irabazi dio Palestinari San Mamesen jokatu duten lagunarteko partidan. Emozioz eta aldarrikapenez betetako topaketa izan da, ikusmin handiz eta giro zoragarriarekin bizi izan dena estadioan, 50.000 zale baino gehiagorekin harmailetan.
Euskal Selekzioko jokalaria pozik agertu da Palestinaren aurkako partidak izandako harreraz, eta jokalariek selekzioarekin duten konpromisoa azpimarratu du.
Palestinako jokalaria hunkituta agertu da Euskal Selekzioaren aurkako partidaren ostean, baita oso eskertuta ere jasotako babes estuagatik.
Partida amaitutakoan, San Mamesen bildutako zaleek Mikel Laboaren 'Txoria txori' kantu mitikoa abestu dute, Euskal Selekzioko eta Palestinako jokalariak aurrean bat eginda zituztela.
Euskal Selekzioak 3-0 garaitu du Palestina San Mamesen jokatutako lagunartekoan. Ikusi hemen Elgezabalen, Guruzetaren eta Izetaren golak.
Zesta-puntako Euskal Selekzioko pilotariek historia egin dute aurten, lehen aldiz lehiatu baitira Euskal Herriaren izenean txapelketa ofizial batean. Gaur zestalari horiek guztiak omendu dituzte San Mamesen.
Aldarrikapenez beteta egon da Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidaren atarikoa: euskal selekzioaren ofizialtasuna, genozidioaren amaiera, bakea... Partida hasi aurretik, minutu bateko isilune hunikagarria egin dute, Gazan hildako milaka eta milaka lagunak oroitzeko.
Euskal Selekzioko jokalariak hainbat umerekin batera atera dira San Mameseko berdegunera; Palestinako jokalariak, berriz, eskuan larrosa bana zeramatela zelairatu dira, Gazan, genozidioa hasi zenetik, milaka eta milaka haur hil dituztela salatzeko.
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren partida hasi aurretik, Eñaut Elorrieta eta Izaro musikariak eta Gazako Sol Band taldeko kideak atera dira zelaira. Ken Zazpiren 'Gernika' abestu dute, moldatuta, Gernikako eta Gazako bonbardaketetan hildakoak oroituz. Zirraragarria izan da.
Palestinarekin Elkartasuna plataformak Israelek Gazan hil dituen kirolariak omentzeko ekitaldia egin du gaur goizean Bilboko Arriaga Antzokiaren aurrean, eta milaka lagunek hartu dute parte. Elkarte horren arabera, eliteko 1.300 kirolari palestinar hil dira genozidioa hasi zenetik.
Euskal Selekzioaren eta Palestinaren arteko partidarako ordu gutxiren faltan, Bilboko kaleak betetzen eta jai giroan murgiltzen hasi dira.
Euskal Selekzioak eta Palestinak San Mamesen jokatuko duten partida lagunarteko neurketa arrunt bat baino gehiago izango da, Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatzea eta euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatzea izango baitira helburu nagusiak.
Euskal Selekzioa-Palestina partidak ilusioa piztu du gizartearen hainbat sektoretan, eta horren adierazgarri da Imanol Pradales lehendakariak eta Jagoba Arrasate euskal selekzioaren hautatzaileak botatako bertsoa.
Palestinako selekzioko jokalariak larunbatean San Mamesen Euskadiren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
Mikel Labaka Euskal Selekzioko bigarren entrenatzaileak larunbatean Palestinaren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du.
Urko Iruretagoiena "Izeta" azken momentuan Euskal Selekzioarekin jokatzeko deialdian sartu den jokalarietako bat da. Sara Gandara aurrelariarekin izan da Lezaman, horren eta larunbateko norgehiagokaren gainean solasean.
Ihab Abu Jazar hautatzaile palestinarrak 26 jokalari deitu ditu, Euskal Selekzioaren aurkako partidarako eta datorren asteartean Kataluniaren aurka jokatzeko.
Euskal Selekzioaren kontrako partida prestatzen hasi da gaur arratsaldean Palestinako selekzioa, Sarriena zelaian, Leioan. Yaser Hamedekin izan gara, Palestinako selekzioko jokalari euskaldunarekin.
Palestinako lantaldeak Ibarrekolanda auzoan, Unamuno ikastetxe nagusian, hartuko du ostatu. Arratsaldean Sarrienan, Leioan, entrenatuko dute.
28 herrialdek hartuko dute parte, inoizko gehien, eta lau modalitatetan lehiatuko dira 23 urtez azpiko eta absolutu mailetan. Euskal Selekzioak zortzi pilotari izango ditu bi maila horietan banatuta. Azkenekoz 2007an jokatu zuen Euskal Selekzioak frontballeko txapelketan.
Datorren Azaroaren 15ean Euskal Selekzioa–Palestina partida jokatuko da, San Mamesen. Partidua zuzenean jarraitu ahal izango da ETB1en 20:20etik Aurrera. Gainera, Euskadi Irratiak eta Radio Euskadik ere egingo die jarraipena.
EUSKAL SELEKZIOA VS PALESTINA
Euskal Selekzioa
Catalunya - Euskal Selekzioa
Euskal Selekzioa-Katalunia
San Mamesen
© EITB - 2025 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa
Edukiak zuzen ikusteko, eguneratu nabigatzailea
Gure webeko funtzio batzuekin bateragarritasun arazorik ez izateko, nabigatzailea eguneratu eta bertsiorik berriena jartzea gomendatzen dizugu.
Gutxienez bertsio hauek izatea komeni da:
- Google Chrome 37
- Firefox 40
- Internet Explorer Edge
- Safari 2
- Opera 36
Nabigatzailearen zein bertsio duzun jakiteko, whatbrowser.org erabil dezakezu.

