Bitxikeriak -

Apokalipsia

Munduaren amaiera ostiral honetan izango da, bideo baten arabera

Bideoaren arabera, Lurraren Ipar eta Hego poloak inbertitu egingo dira. Horrek bero sargoria eragingo du, eta, ondorioz, munduaren amaiera iritsiko da egun horretan bertan.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Biblia aztertzen duen End Times Prophecies erakundearen arabera, munduaren amaiera ostiral honetan izango da. Hipotesi hori frogatzeko asmoz, bideo ikaragarri bat igo dute YouTube plataformara.

Bideoak 17 minutu inguruko iraupena du, eta, hor azaltzen duten bezala, Lurraren Ipar eta Hego poloak inbertitu egingo dira. Horrek bero sargoria eragingo du, eta, ondorioz, munduaren amaiera iritsiko da egun horretan bertan.

Mezuarekin batera erabili dituzten irudiak apokaliptikoak dira, izan ere, kontrolatu ezin diren sugarrak edota lurrikarak ikus daitezke. Gainera, Jesusekin batera “azken epaiketara” doan zaldizko armada izugarri bat ikus daiteke irudietan. Halaber, justuak izan direnak bakarrik izango dute bizirik jarraitzeko aukera.

'Why the world will end surely on 29 july 2016?' (Zergatik amaituko da mundua 2016ko uztailaren 29an?) izeneko bideoak 4.500.000 erreprodukziotik gora eta 6.900 iruzkin inguru lortu ditu bi astetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albiste bitxiak gaur Youtube gaur Eguneko albisteak Eguneko albisteak Gehien ikusitako bideoak