Bitxikeriak -
Fenomeno bitxia
Igel-euria egin du Hungarian
Aire-korronte biziak sortzen direnean, oso bortitzak zenbaitetan, izaki txikiak hodei artera eramateko gai dira eta, ondoren, izaki horiek euria bailitzan bueltatzen dira berriro lurrera.
Erredakzioa
Igel-euria egin du Budapestetik 100 kilometrora dagoen Rakoczifalva herrian, horrela adierazi dute bertoko komunikabideek.
"Nire aterkia igelez betetzen ari zela ikusi dudanean, asko ikaratu naiz", esan du herritar batek. Beste batzuek, berriz, igel "mordoa" ikusi duela esan dute.
"Ez ditut horrelako izakiak batere gustuko. Horregatik, lehenbailehen autobus geltokian aterpea bilatu dut. Ez dut sekula horrelakorik ikusi", gaineratu dute beste testigu batzuek.
Adituen ustez, aire-korronte biziak sortzen direnean, oso bortitzak zenbaitetan, armiarmak, igelak edo arrainak bezalako izaki txikiak hodei artera eramateko gai dira eta, ondoren, izaki horiek euria balira bezala bueltatzen dira berriro lurrera.