Jendea -
Filmetako amaiera
Casillasek Sara Carbonerori musu eman zion garaipena ospatzeko
Atezainaren eta kazetariaren arteko harremanak futbolariaren profesionaltasuna zalantzan jarri zuen. Badirudi atzo Casillasek komentario horiek isilarazi nahi izan zituela.
A.A.
Iker Casillasek atzo gaueko irudia eskaini zuen. Iniestak garaipena eman zien gola sartzean, arbitroak partida amaitutzat ematean eta Sara Carbonerok sentitzen zuena deskribatzea eskatu zioenean negar egin zuen. Casillasen diskrezioak kale egin zuen atzo eta inork espero ez zuen musua eman zion kazetariari. Ziur aski, harrituena Carbonero bera izan zen. Behar bada, musu horrekin txapelketa hasi zenetik mundu osoko egunkariek atezainaren profesionaltasunari buruz esan dutena isilarazi nahi izan du Casillasek.
Izan ere, Carbonerok elkarrizketaren hasieran bere mutil-lagunari esan zion lehen gauza hurrengoa izan zen: "Gauzak era batera hasi ziren, baina beste batera amaitu dira". Ez dakigu selekzio espainiarrak galdutako partidari buruz edo bikoteak mundu osoko komunikabideetan izan duten eraginari buruz ari zen.
Casillas atzo ipuinetako printzea izan zen (kamiseta berdea jantzi zuen arren) eta Carbonero bere amets gaiztotik esnatu zen. Loti Ederraren istorioan bezala, selekzioko atezainak bere aldamenean izan direnei eskerrak eman zizkien; gurasoei, anaiari eta oso hunkituta bere neska-lagunari musu eman zion. Carbonerok ere konexioa hunkituta bukatu zuen eta lankideak agurtu zituen.
"Oso pozik nago", besterik ez zuen esan Casillasek negar egiten hasi eta Carbonerori musua eman aurretik. Ikusleak aho zabalik gelditu ziren eta oraindik ikusi ez duenak gaur egingo dugu, izan ere, Espainiako selekzioaren garaipena bezain besteko jakinmina piztu du.