Bitxikeriak -

Ig Nobel Sariak

Trumpek, Bolsonarok eta Lopez Obradorrek irabazi dute IG Saria, Nobel Sarien parodia

Bakearen Nobel Saria, aldiz, "Indiako eta Pakistango gobernuek irabazi dute; agintariek, gauaren erdian, euren etxeetako txirrinak ezkutuan jotzeagatik”.

Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea.
Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea.
Donald Trump, Ameriketako Estatu Batuetako presidentea.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bielorrusiako, Brasilgo, Ameriketako Estatu Batuetako, Indiako, Mexicoko, Erresuma Batuko, Errusiako, Turkiako eta Turkmenistango agintariek Harvard Universitateko Ig Nobel Sari bereziak jaso dituzte, Nobel Sarien parodia, alegia. Eurak izan omen dira aurtengo izenik esanguratsuenak, koronabirusaren pandemiaren aurrean erakutsi duten jarreragatik.

Streaming bidez emititu da aurten unibertsitateko Sanders Aretotik eta Aleksandr Lukashenkok (Bielorrusia), Jair Bolsonarok (Brasil), Donald Trumpek (AEB), Narendra Modik (India), Andres Manuel Lopez Obradorrek (Mexico), Boris Johnsonek (Erresuma Batua), Vladimir Putinek (Errusia), Gurbanguly Berdimuhamedowek (Turkmenistan) eta Recep Tayyip Erdoganek (Turkia) jaso dute "Heziketa Mediko” sari parodikoa.

"Irabazleek ezin izan dute edota ez dute gogorik izan gaurkoan ospakizun honetan egoteko”, adierazi du aurkezleak. Gainera, Lukashenko 2013an ere saritua izan zela gogorarazi nahi izan du, "publikoki txalo egitea ilegalizatu" egin zuela azpimarratuz. 

Bielorrusiako Poliziari ere saritu dute, aurten.

Bakearen Nobel Saria, aldiz, "Indiako eta Pakistango gobernuek irabazi dute; agintariek, gauaren erdian, euren etxeetako txirrinak ezkutuan jotzeagatik”.

Franklinek ziurtatu duenez, "datorren urtean edota pandemiak beta ematen digunean, ea Sanders Aretoan guztiok elkarrekin egoteko aukera dugun eta orduan bai eskatuko dizuegula zintzo egotea", baina, momentuz, "paperezko hegazkinekin ospatuko dugu ekitaldiaren egun handia".  

Ospakizun berezi eta bitxi honetan, musika ez da falta izan eta sariak sinbolikoak izan dira, Nobel Sarietan ez bezala, irabazleek ez baitute dirurik jasotzen eta izendapenek ez dute inolako zer esanik zientziaren eta medikuntzaren munduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bitxikeriak Ameriketako Estatu Batuak Errusia Erresuma Batua Nobel sariak Mexiko Eguneko albisteak Albisteak Turkia Donald Trump India Brasil Koronabirusa Pakistan