Fagor -

Lan gatazka

Legebiltzarrak Edesaren bideragarritasuna zaintzea eskatu dio MCCri

Bakartxo Tejeriak deklarazio instituzional bat irakurri du osoko bilkuraren amaieran, eta Ganberak bere elkartasuna erakutsi du Fagor taldearen administrazioak eragin dien langileekin.

Fagor Edesa
Fagor Edesa
Fagor Edesa

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak Mondragon Korporazioari Fagor Etxetresnak Conforten zatiketarako Edesaren bideragarritasun plana garatzea eskatu dio ostegun honetan, lehenbailehen martxan jartzeko helburuaz.

Bakartxo Tejeria Gasteizeko Legebiltzarreko presidenteak deklarazio instituzional bat irakurri du osoko bilkuraren amaieran, eta Ganberak bere elkartasuna erakutsi du Fagor taldearen administrazioak eragin dien langileekin.

Euren babesa adierazi dute lanpostuak gordetzeko garaian egindako saiakeretan, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiei era aktiboan eta koordinatuan Edesako kideek egindako bideragarritasun plana babesteko eskatu die, "uste izandako hobekuntzak eginez, kasuan kasu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisia Fagor albisteak Eusko Legebiltzarra Mondragon korporazioa Ekonomia berriak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa