Fagor -
Txema Gisasolaren ordezkoa
Mondragonek gaur iragarriko du bere presidente berriaren izena
Ezusterik ezean, Txema Gisasolak urtarrilean dimisioa eman ondoren, Mondragon gidatzeko izena talde kooperatibotik aterako da.
Erredakzioa
Mondragon Korporazioak gaur emango du jakitera presidente berriaren izena, Noticias taldeak argitaratutakoaren arabera. MCC-k 15:00etan jakinaraziko du presidente berriaren izena, prentsa-ohar baten bitartez.
Ezusterik ezean, Txema Gisasolak urtarrilean dimisioa eman ondoren, Mondragon gidatzeko izena talde kooperatibotik aterako da.
Lau dira kiniela guztietan agertu diren izenak: Txomin Garcia, Laboral Kutxako presidentea, Agustin Markaide Eroskiko presidentea, Javier Mutuberria Oronako zuzendari nagusia eta Korporazioko industrial arloko presidenteordea, Javier Sotil.
Noticias taldearen arabera, Sotil izango da azkenean Mondragon taldearen presidente berria. Hala ere, hautagaia urte hasieran egingo duten kongresuan bozkatu beharko dute.
Mondragon Korporazioko Batzorde Iraunkorrak aukeratuko du, gaur arratsaldean, presidente berriaren izena. Fagor Etxetresnaken egoerari eta taldearen antolakuntza berriari heldu beharko die arduradun berriak. MCCk bere historiako krisirik sakonena pairatu du azken urtean, Fagorren porrotaren ondorioz. Urtarrilean, egoerak bultzatuta, Txema Gisasolak dimisioa eman zuen.