Ekonomia -

Beasain

CAFeko zuzendaritzak atzera bota du lan-erregulazioko espedientea

Sindikatuekin negoziatzen jarraituko dute. Zuzendaritzak goizean jakinarazi du neurria, eta enpresa-batzordeak batzarra egin du Beasaingo lantegiko langileekin berria jakinarazteko.

CAFeko langileen protesta. Argazkia: EITB
CAFeko langileen protesta. Argazkia: EITB
CAFek atzera bota du lan-erregulazio espedientea

00:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beasaingo CAF enpresako zuzendaritzak datorren urteko lehen sei hilabeteetarako bideratu zuen lan-erregulazioko espedientea erretiratu egingo duela jakinarazi dio gaur goizean enpresa-batzordeari. Sindikatuekin negoziatzen jarraituko duela iragarri du zuzendaritzak, 2013an duten "okupazio faltaren arazoari irtenbidea topatzeko".

CAFeko enpresa-batzordeak azaldu duenaren arabera, Andres Aritzkorreta zuzendari nagusiarekin egin dute, 07:00etan, lan-erregulazioko espedientea indarrik gabe utziko zutela azaltzeko.

Aritzkorrietak komunikatu bat irakurri du, eta, bihar, 11:00etan, bilera egingo dutela azaldu die langileen ordezkariei.

CAFen zuzendaritzak azaldu duenez, Beasaingo lantegiak 2013erako duen okupazio faltaren arazoa "benetakoa da, eta ez da eztabaidagarria" eta enpresa-batzordeari irtenbide bat bilatzeko eskatu dio.

Azaroaren amaieran hasi zituzten protestak langileek. Zuzendaritzak ezarri nahi zuen espedienteak 800 langileri baino gehiagori eragingo zien, eta langileek espedientearen aurkako mobilizazioak hasi zituzten, "Gaurko enplegua, biharko borroka" lelopean, ia 100 milioi euro irabazi dituen enpresa batek ezin duela neurri hori hartu argudiatuta. Sindikatu guztiak agertu ziren neurriaren kontra hasieratik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea