Krisi Ekonomikoa -

Euskal Irrati telebista

Jaurlaritzak 'beharrezko murrizketak' egingo ditu EiTBn

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak ezin izan du ziurtatu legegintzaldia amaitzen denean EiTBk langile kopuru bera izango duela.

EiTBren Bilboko egoitzako erredakzioa. Argazkia: EITB
EiTBren Bilboko egoitzako erredakzioa.
EiTBren Bilboko egoitzako erredakzioa. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren presidenteak azaldu duenez, EiTBk "Administrazio osoak eta enpresa guztiek bezalaxe, beharrezko murrizketak egingo ditu egoera berrira egokitzeko".

Onda Vascan egindako elkarrizketa batean adierazi duenez, EiTBren "papera oso garrantzitsua da autogobernuan" eta "euskararen sustatzaile izan behar du, euskara gara dadin eta etxe eta txoko guztietara hel dadin".

Era berean, "mundua euskal begiekin ikusteko" eta munduak euskal herritarrak "ikuspegi zabaletik begiratzeko leihoa" izan behar duela azpimarratu du.

"Bere papera oso garrantzitsua da. Zer gertatuko zaio? Espainiako Estatuko merkatuan diharduten telebista guztiei gertatzen zaien moduan, bi arazo nagusi daude: publizitatearen diru-sarreren murrizketa eta administrazio publikoek krisi garaian ondo begiratu behar dute baliabideak nora bideratu", gaineratu du.

Ortuzarrek ezin izan du ziurtatu legegintzaldia amaitzen denean EiTBk langile kopuru bera izango duela, "zaila" omen da "aurreikustea". Izan ere, "sektore publiko osoaren mende" omen dago hori.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea