Krisi Ekonomikoa -
Murrizketak
Valentziako telebista publikoak 843 langile kaleratu ditu, emailez
Kaleratuta 430 langile hilabetean joango dira, eta, gainontzekoak, ekaina eta abuztua bitartean. Enpresak irratian eta gainontzeko sailetan egindako beste kaleratzeak ere emailez jakinarazi zituen.
Erredakzioa
Valentziako telebista publikoko (RTVV) 843 langilek emailez jaso dute kaleratze-agiria. Kaleratze horiek RTVV taldeak aplikatu duten Enplegu Erregulazio Espedientearen barruan daude. Espedientea 916 langilerentzat aurkeztu zuten.
Enpresak aditzera eman duenez, 843 langile horietatik 430k hilabeteko epean utziko dute lana, eta gainontzekoek, berriz, ekaina eta abuztua bitartean.
Larunbat honetako 10:00etatik aurrera, Valentziako telebistako 1.167 langileek mezu elektronikoa jaso dute expedientearen ondorioz kaleratu egingo zituzten ala ez esateko. 324 langile bakarrik geratu dira expediente horretatik kanpo.
Aurretik ere enpresak emaila erabili zuen irratiko (RAV) eta gainontzeko sailetako langileen kaleratzeak aditzera emateko.