Krisi Ekonomikoa -
Abenduko salerosketen datuak
Etxebizitzen salmenta % 27,5 jaitsi da EAEn, eta % 31,7 Nafarroan
Bi lurralde horietan jaitsi da gehien salerosketa, urteko azken hilabetean.
Abenduan % 27,5 jaitsi da etxebizitzen salmenta Euskadin, 2011ko abenduko datuekin alderatuta, Espainiako Estatistikako Institutu Nazionalak astelehen honetan kaleratutako datuen arabera. Nafarroan bestalde, % 31,7 jaitsi da 2011ko abenduko datuekin alderatuta. Nafarroan jaitsi da gehien salerosketa, portzentajeak kontuan hartuta, eta EAE bigarrena da zerrenda horretan.
EAEn, 784 salerosketa egin ziren, aurreko urteko hilabete berean baino 215 gutxiago.
Eragiketa gehienak etxebizitza libreei zegozkien; 625 izan ziren guztira, 2011ko abenduan baino % 15,5 gutxiago; gainerakoak, babestutako etxebizitzak izan ziren, % 27 gutxiago.
Prezio libreko etxebizitzei dagokienez, 350 etxebizitza berriak izan ziren, % 16,5 gutxiago; bigarren eskuko etxebizitzak 434 izan ziren, aurreko urtean baino % 59,4 gutxiago.
Nafarroan 282 salerosketa egin ziren. Horietatik, 151 etxebizitza berriak ziren eta 131 bigarren eskuko etxebizitzak.
EAEn saltzen dira etxe gutxien Estatuan, 100.000 biztanleko: 44 dira, hain zuzen ere.