Krisi Ekonomikoa -

Datuak

BPGak % 0,8 egin du behera, 2012ko azken hiruhilekoan

Enplegua % 4,7 jaitsi da urtebetean, hirugarren hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago. Guztira, urtebetean lanaldi osoko 805.000 lanpostu galdu direla erakusten du horrek.

BPGak % 0,8 egin du behera, 2012ko azken hiruhilekoan. Argazkia: EiTB
BPGak % 0,8 egin du behera, 2012ko azken hiruhilekoan. Argazkia: EiTB
BPGak % 0,8 egin du behera, 2012ko azken hiruhilekoan. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Estatuko ekonomiaren beherakada areagotu egin zen 2012ko azken hiruhilekoan, eta % 0,8 jaitsi zen, aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren gehiago, Estatu barruko eskari maila murriztu egin baitzen.

INE Estatistika Institutu Nazionalak iazko laugarren hiruhilekoko BPGaren jaitsieraren inguruan urtarrilaren 30ean egindako aurreikuspenak zuzendu ditu, eta hamarren bat gehiago jaitsiko dela iragarri du. Gainera, 2012 osoko jaitsieraren datua ere doitu du: bost ehunen handiagoa izango da; izan ere, % 1,37tik % 1,42ra pasatu dute.

Enplegua % 4,7 jaitsi da urtebetean, hirugarren hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago. Guztira, urtebetean lanaldi osoko 805.000 lanpostu galdu direla erakusten du horrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia argazkiak Ekonomia Gaurko titularrak Albisteak BPGd Espainia