Krisi Ekonomikoa -

Greba, Iberian

44 hegaldi bertan behera gelditu dira euskal aireportuetan

Iberiak iragarritako kaleratzeen aurka, sindikatuek aste honetan deituriko bosgarren eta azken greba eguna da gaurkoa.

Argazkia: EFE
Argazkia: EFE
Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiako langileek gaurko deituriko greba deialdiaren ondorioz, gutxienez 44 hegaldi gelditu dira bertan behera Loiuko, Hondarribiko eta Noaingo aireportuetan. Gaurkoa sindikatuek aste honetarako deitu duten bosgarren eta azken lanuztea da.

Orotara, 30 hegaldi geldituko dira bertan behera Loiuko aireportuan. Iberiak bere webgunean jakinarazi duenez, Bilbo eta Madril arteko 8 hegaldi ez dira aterako. Grebak Vueling eta Air Nostrum konpainiei ere eragiten die, Iberiako lurreko zerbitzua erabiltzen baitute. Vueling enpresak iragarri duenez, 10 hegaldi utzi behar izan ditu bertan behera: Bilboko aireportua Bartzelona, Sevilla, Londres eta Malaga hiriekin lotzen dituztenak, hain zuzen ere.

Hondarribiko aireportuan Donostia eta Madril arteko sei hegaldi bertan behera utzi dituzte.

Grebak zortzi hegaldiri eragingo die Noainen: bi hegaldi Iruñea eta Bartzelona artekoak dira, eta beste seiak Iruña Madrilekin lotzen dituztenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportuko Azken Ordukoak Albisteak Nafarroa Grebak albisteak EAE Lana Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Bidaiak 2023 Hondarribiko aireportua azken ordukoa Lan gatazkak Iruñeko aireportua albisteak