Krisi Ekonomikoa -

Aurrekontuak 2013

EAJ, Aurrekontuei buruzko proposamenak entzuteko prest

Hala ere, "errealismoa" eskatu dio oposizioari. "Diru-sarrerak direnak dira", azpimarratu du Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak.

Iñigo Iturrate Radio Euskadin
Iñigo Iturrate Radio Euskadin
Iñigo Iturrate Radio Euskadin

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJ eta Eusko Jaurlaritza oposizioko alderdiek Aurrekontuen Proiektuari aurkeztu diezazkioketen alternatibak "entzuteko'' prest daudela esan du asteazken honetan Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak, baina aurreikusitako diru-sarrerak "direnak" direla eta "errealismoz" aritu behar dela gaineratu du.

Eusko Legebiltzarraren egoitzan eskainitako prentsaurrekoan, oposizioko alderdiek Eusko Jaurlaritzak 2013rako aurkeztu duen Aurrekontuen Proiektuari egindako kritiken inguruan aritu da Iturrate.

EAJko ordezkariak nabarmendu du bere alderdia eta Jaurlaritza prest daudela planteatzen diren alternatibak "entzuteko", baina, halere, "errealismoz" aritzea eskatu die gainerako talde politikoei.

"Diru-sarrerak direnak dira", azpimarratu du, eta Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek osatzen duten Finantzen Euskal Kontseiluak 2012ko urrian zehaztu zituen diru-sarrerak direla gogoratu du.

Hala, Iturrateren hitzetan, "zentzugabea'' da aurreikuspen horiek "ezarri" zituen Finantzen Euskal Kontseiluaren urriko bileran parte hartu zutenek "salatzea egungo Jaurlaritza dela diru-sarrera gehiago izateari uko egiten diona".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errusiaren inbasioak eragindako krisia EAJ-PNV Bizkaia Eusko Jaurlaritza albisteak EAE Ekonomia Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Euskadiko Aurrekontuak 2024