Krisi Ekonomikoa -

Krisia Zipren

Zipre, alternatiba bila

EBZk astelehena arteko likidezia baino ez dio bermatzen herrialdeari, erreskatearen inguruan akordioa ezean.

'Korralitoa' asteartea arte luzatu dute Zipren. EFE
'Korralitoa' asteartea arte luzatu dute Zipren. EFE
'Korralitoa' asteartea arte luzatu dute Zipren. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Zipreko alderdi nagusiek negoziatzen jarraituko dute gaur, Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak (EBZ) eta Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) promestutako 10.000 milioi euroko erreskatea jasotzeko modua adosten saiatzeko.

Bien bitartean, EBZK astelehena arte baino ez dio likidezia bermatuko Zipreri, erreskatearen inguruan akordioa lortu ezean.

Eurotaldeak herritarren kontu-korronteetan % 6,75 eta % 9,9 artean kentzea agindu zion Zipreri, erreskatea jasotzeko, baina herrialde horretako Parlamentuak ezezkoa eman zuen. Orain, beraz, alderdiak alternatibak bilatzen ari dira.

Ez dago argi 'B plan' hori nolakoa izango den, baina, Reuters agentziak jakinarazi duenez, Gobernua pentsio funtsak nazionalizatzea eta gas salmentarekin etorkizunean bilduko den diruan oinarrituta larrialdi bonuak jaulkitzea aztertzen ari da.

Bien bitartean, Eliza Ortodoxoak bere ondasunak saltzea eskaini dio Gobernuari, bankuak salbatzeko. Exekutiboak, gainera, laguntza eskatu dio Errusiari, baina oraindik ez dute akordioa lortu.

Testuinguru honetan, Gobernuak asteartea arte luzatu du 'korralitoa'.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea