Krisi Ekonomikoa -

Murrizketak

Fernandez: 'Gizarte-ekintzako proiektu batzuk atzeratu egingo dira'

Gizarte-ekintzako murrizketetarako lehentasunen ordena bat ezarriko dutela azaldu du BBK-ko eta Kutxabankeko presidenteak.

Mario Fernandez eta Lantegi Batuakeko presidentea. EFE
Mario Fernandez eta Lantegi Batuakeko presidentea.
Mario Fernandez eta Lantegi Batuakeko presidentea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBK-ko gizarte-ekintzaren esparruan 2013ko murrizketetarako "lehentasunen ordena bat" ezarriko dutela esan du Mario Fernandez BBK-ko eta Kutxabankeko presidenteak.

BBK Bilbao Good Hostel aterpetxearen balorazioa egiteko prentsaurrekoa eman du Fernandezek. Europan, desgaitasun intelektuala duten pertsonen zaintzarekin martxan dagoen lehen ostatua da, Bizkaiko kutxak eta Lantegi Batuakek bultzatuta.

Fernandezek onartu du aurten gizarte-ekintzarako diru-kopurua "murriztu egingo dela krisi ekonomikoaren ondorioz".

"Batzuek gauzak nahastu nahi dituzten arren, gizarte-ekintzak banketxeen onurekin funtzionatzen du; hau da, zenbat eta diru gehiago irabazi, orduan eta gehiago izango du gizarte-ekintzak, eta alderantziz", azaldu du.

"Ez dago beste aukerarik", gaineratu du.

"Gizarte-ekintza lehentasunezko gaia ez ezik, gure izateko arrazoia ere bada", azpimarratu du. Azkenik, 2000. urtetik hona BBK-k gizarte-ekintzara 860 milioi euro bideratu dituelaadierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina-Errusia gerrak eragindako krisia Murrizketak gaur EAE albisteak Kutxabank berriak Gizarte zerbitzuak berriak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Adimen desgaitasuna