Krisi Ekonomikoa -

Lan gatazka

Manifestazio jendetsua Azpeitian, Corrugadosen itxiera salatzeko

Langileak Madrilen ari dira negoziatzen Gallardo Taldeko zuzendaritzarekin, baina etorkizuna Euskal Herrian negoziatu nahi du enpresa batzordeak.

Manifestazio jendetsua Azpeitian, Corrugadosen itxiera salatzeko. Argazkia: EiTB
Manifestazio jendetsua Azpeitian, Corrugadosen itxiera salatzeko.
Manifestazio jendetsua Azpeitian, Corrugadosen itxiera salatzeko. Argazkia: EiTB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka lagun atera dira kalera Azpeitian Corrugadosen itxiera salatzeko eta langileei babesa eskaintzeko. Corrugados itxita, 370 enplegu zuzen eta zeharkako beste 100 galduko dira, eta itxierak eragin zuzena izango du Azpeitiko eta, oro har, Urola Kostako ekonomian.

Eguerdian hasi da manifestazioa Azpeitiko plazatik, eta herriko kaleak zeharkatu dituzte manifestariek, "Enplegua defenda dezagun" lemapean.

Azpeitiko lantegia ixteko erabakia martxoaren 21an plazaratu zuen Gallardo Taldeko zuzendaritzak. Asteazken honetan aurkeztu zuen Gallardo Taldeak lantegia ixteko txostena Lan Ordezkaritzaren aurrean, eta Madrilen izan ziren enpresa batzordeko kideak itxieraren baldintzen berri izateko.

Apirilaren 26an bilduko dira berriz ere enpresa batzordeko kideak zuzendaritzarekin. Corrugadoseko langileek "hemen" negoziatu nahi dute enpresaren etorkizuna eta erakundeei babesa eskatu diete. "Guztion artean negoziazioak hemen egitea lortu behar dugu", adierazi du Esteban Campos enpresa batzordeko kideak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azpeitia berriak