Krisi Ekonomikoa -
Arratiako haranean
ALFUS eta INCOESAko kaleratzeen aurka manifestatu dira Bedian
Mila lagun inguru bildu dira Bediako kaleetan ALFUS eta INCOESA enpresetako lanpostuak eta "Arratiako haranaren etorkizuna" defendatzeko.
Erredakzioa
Mila lagun inguru bildu dira larunbat honetan Bedian, Arratiako haranean (Bizkaia), ALFUS eta INCOESA enpresetako lanpostuak defendatzeko. Maiatzaren 15ean, bi empresa horien zuzendaritzek kaleratzeak eta ekoizpena Soriara eta Extremadurara eramango zutela iragarri zuten. Hori dela eta, langileek hilabete daramate greban.
Larunbat honetan mila bat auzokideen babesa eta elkartasuna jaso dute. Gauzak horrela, 'Arratia borrokan, FCC-ALFUS eta INCOESA bizirik' lelopean abiatu dute manifestazioa 18:30ean. ALFUSeko bi ordezkari sindikal 26 egun egon dira enpresan giltzapetuta, 16 langileen kaleratzeak salatzeko helburuz.
Langileek azpimarratu duenez, "larrialdi sozialeko egoera da, ondorioz, borroka eta mobilizazioa da bide bakarra, gure etorkizuna eta Arratiako zonalde osoaren etorkizuna defendatzeko".
Zuzendaritzarekin negoziatzen hasiko dira, baina langileek ohartarazi dutenez, "bidea luzea da oraindik ere".