Krisi Ekonomikoa -

Lan Erregulazio Plana

2.500 kaleratze, Catalunya Banken

Jose Carlos Plak zuzentzen duen finantza-erakundeari 12.000 euroko diru-lagunatza publikoa eman zioten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Catalunya Bancek 2.500 kaleratze aurreikusten dituen Lan Erregulazio Plana aurkeztu du. Kaleratuek lan egindako urte bakoitzagatik 20 eguneko kalte ordaina izango dute, 12 hileko gehieneko mugarekin.

Bankuak ez du kaltedunen kopuru zehatzik eman, baina aipatutakoa zuzendaritzak aurkeztutako txostenetik ateratakoa da. Asmoa, bankuko langile kopurua 4.665 pertsonetan uztea da.

Era berean, zuzendaritzak zenbait kaleratzek ekiditeko aukera eman die sindikatuei: horretarako, langileek euren lanaldia eta soldata % 50 murriztea onartu beharko dute.

Jose Carlos Plak zuzentzen duen finantza-erakundeari 12.000 euroko diru-lagunatza publikoa eman zioten eta Sareb banku txarrera 100.000 euroan balioztutako aktibo pasa zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea