Krisi Ekonomikoa -

Teknologia

Appleren etekin garbiak behera egin du, 11 urtean lehenengo aldiz

Teknologia alorreko konpainiaren etekin garbiak % 11,2 egin du behera, aurreko urtearen aldean.

Appleren denda bat. Argazkia: Efe
Appleren denda bat.
Appleren denda bat. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Appleren etekin garbiek % 11,2 egin dute behera aurreko urtearen aldean. 2013ko urte fiskala irailaren 30ean amaitu zen, eta aurreko urtean baino irabazi garbi gutxiago bildu zituen. Gainera, azken hiruhilabetean beherakada % 8,6koa izan dela azaldu du teknologia alorreko konpainiak.

Applek, hala ere, 37.037 milioi dolarreko irabaziak izan ditu, eta 170.910 milioi dolarreko diru-sarrerak, 2012an baino % 9,2 gehiago.

Uztaila eta iraila artean, sagarraren enpresak 33,8 milioi iPhone (aurreko urtean baino % 25,6 gehiago), 14,1 milioi iPad (aurreko urtean, 14 milioi) eta 4,6 milioi Mac ordenagailu (aurreko urtean, 4,9 milioi) saldu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Apple Albisteak gaur