Krisi Ekonomikoa -

Canal 9 itxiko dute

Valentziako irrati-telebistako zuzendaritzak dimisioa aurkeztu du

Programazioa bere gain hartu dute langileek, eta itxieraren inguruko programa monografikoa egin dute.

Canal Nou-ko langileek emititzen jarraitzen dute itxieraren ondoren

2:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RTVV Valentziako irrati-telebista publikoko kontseiluko presidenteak, zuzendaritza talde guztiarekin batera, dimisioa aurkeztu du, Valentziako Generalitateak Canal 9ren itxiera iragarri ondoren.

Valentziako Gobernuarekiko duen ''konfiantza faltagatik'' eman du dimisioa irrati-telebista publikoko zuzendaritzak. Generalitateko ordezkariek ez dutela egia esan salatu du zuzendaritzak.

Langileek bere gain hartu dute programazioa

Bestalde, RTVVko langileek telebistako eta irratiko programazioaren ardura bere gain hartu dute asteazken honetan, eta itxieraren inguruko programazio monografikoa egin dute. Elkarretaratzea ere egin dute Valentzia erdialdeko plaza batean, irrati-telebista publikoaren alde.

Fabra: 'Itxiera negoziaezina da eta berehala egingo dugu'

"Valentziako irrati-telebistako itxiera negoziaezina da eta berehala egingo dugu", adierazi du gaur bertan Alberto Fabra Valentziako Gobernuko presidenteak itxiera azaltzeko hedabideen aurrean egin duen agerraldian.

Fabra irmo mintzatu da Generalitateak atzo hartutako erabakiaren inguruan, eta 40 minutu aski izan ditu itxieraren nondik norakoak justifikatzeko. Gobernuko egoitzaren kanpoaldean dozenaka langile bildu dira, itxieraz protesta egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea