Krisi Ekonomikoa -
SEA
'Argia ikusten' hasi direla adierazi du Arabako patronalak
Enpresek "bultzada bat" izan dute, baina, hala ere, hobera egiteko administrazioek laguntza eman behar dutela esan du SEAk.
Erredakzioa
Juan Ugarte Arabako patronaleko (SEA) idazkari nagusiak dagoeneko "argia ikusten" hasi direla adierazi du. Dena dela, "gaixotasuna" [krisi ekonomikoa] ez dela oraindik sendatu ohartarazi du, eta, beraz, laguntza eskatu die erakundeei.
Ugartek SEAren urtarrileko barometroa aurkezteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpenok.
"Norabide aldaketa garaia da, krisi luze baten ondorioz. 2012. urtea oso txarra izan da, baina argia ikusten hasi gara. Datuak txarrak dira oraindik, baina hobeak hala ere", nabarmendu du Ugartek.
Horren ustez, enpresek "bultzada bat" izan dute, baina, hobera egiteko, administrazioek neurri zehatzak abiatu behar dituzte.
Ezezkoa banakako negoziazioari
Bestalde, SEAk errefusatu egin du Gipuzkoako patronalak negoziazio kolektiboaren eredua aldatzeko egindako proposamena, hau da, sindikatuekin baino, langileekin banaka hitz egitea.